Home » Zu eta diabetesa » Heziketa

Heziketa

Diabetesari buruzko  heziketaren garrantzia Diabetesaren tratamenduan aurrerapen handiak egin diren arren, diabetesaren kontrolerako pazienteak berak duen gaixotasunari buruzko heziketa funtsezko erreminta izaten jarraitzen du. Diabetesa duen jendeak, beste arazo mediko asko dituztenak ez bezala, ezin dezake goizean goiz pilula batzuk edo intsulina soilik hartu, eta egunean zehar bere baldintzez ahaztu. Dietan, ariketa fisikoan, estres-mailan edo beste faktoreren baten aldaketa batek, odoleko azukre mailan eragina izan dezake. Beraz, efektu hauek zenbat eta hobeto ezagutu, hainbat eta hobea izango da eraman daitekeen kontrola.

Diabetesa duen pertsonaren eta bere senideen arteko lana alde batetik, eta beste alde batetik, hezitzaile eta medikuen taldea ezinbestekoa da tratamendua egokitzeko eta, aldi berean, beren elikadura-ohituretan, ordutegitan, ohiko ariketetetan, kirolan, oporretan, etxetik kanpo jateko alditan, egun berezietan (urtebetetxzeetan, gabonetako jaietan..) integratzeko.

Kudeaketetako trebetasunak, bai etxean bai kanpoan, diabetesa duen pertsonari lagunduko dio bere gaixotasuna hobeto kontrolatzeko, konplikazioak saihestu ahal izateko eta beraren erabiakiei buruzko konfidantza irabazteko. Honela, diabetesa duen pertsonak ezinbestekoa izango du hurrengoa jakitea:

  • Intsulina eta dieta bazkalordu eta errutina aldaketei nola egokitu
  • Etxez kanpo elikadura kontrolatzea (lantokian, gabeko lanorduetan, urtebetetzeetan, etab.)
  •  Intsulina kantitatea odoleko azukre mailaren arabera nola moldatu.
  • Ariketa fisikoa egiten ari den bitartean elikagaien eta intsulinaren kontsumoa nola kontrolatu.
  • Gaixotasun ezberdinen aurrean nola jokatu   (anginak eta gastroenteritisa ez dira gauza bera, baina ziur aski biek dute gluzemiarengan eragina)
  • Oinen zaintze metodo egokienak zeintzuk diren. Guzti honek diabetesaren ezbehar asko ekiditea ahalbidetuko du, eta gertatzekotan hauek berehala detektatzen lagunduko du.

Elliot P. Joslin diabetologo eta edukatzaileak adierazten duen bezala, “Diabetesaren buruzko heziketa tratamendurako elementu bat bihurtzeaz gain, tratamendu bera ere izatera heldu da”. Modu honetan, ez gaitu harritu behar medikuaren kontsultan diabetesa duten pertsonek hauek baino gehiago jakitea gaixotasunari buruz.

Informazio gehiago kontsultatu

Testa, Zer dakizu diabetes buruz?

Comments are closed.