Home » Zu eta diabetesa » Mellitus Tipo diabetes 1

Mellitus Tipo diabetes 1

Diabetes mota hau, orokorrean  pertsona gazteen artean azaltzen da, berezko organismoak pankreazko beta – zelulak, intsulina ekoizten dutenak diren, hondatzen dituenean agertzen da.   Mota 1eko diabetesak diabetesen kasu guztien % 10 irudikatzen du.

Kausak:

Diabetes mota 1 ezin  daiteke iragarri. Oraindik ez da ezagutzen zehazki zergatik pertsona batzuek gaixotasuna garatzen duten  eta beste batzuk, aldiz,  ez. Diabetesa pairatzeko aurretiko jarrerarekin jaiotzen da, baina  beste faktore batzuk beharrezkoak dira hau ager dadila (birusagatiko infekzioak, organismoaren defentsetako asaldura …)

Behin gaixotasuna azaleratuta, iraunkorra da eta betiko tratamendua eskatzen du intsulina-injekzioekin.

Dieta osasungarria jarraitzea, ariketa fisikoa egitea, autokontrol egokia eta heziketa diabetologikoa izatea, zein egitea garrantzitsuak dira odolean glukosa-maila egokia lortzeko eta gaixotasunarekiko arrisku estutuak ekiditzeko.

Diabetes mota 1 azaleratzen den unean agertzen diren  ohiko sintomak honakoak dira :

  • Maiztasun askorekin txiza egitea. Txizak glukosa ezabatu ahal dezala ur kantitate garrantzitsuetan disolbatu behar du , arrazoi honengatik , bere diabetesa tratatzen ari ez den pertsona txiza ugari egin eta ur makina bat edan behar du.
  • Egarri asko. Txizagatik ur-galera konpentsatzeko, bere diabetesa tratatzen ari ez den pertsona egarri ugari da,  gauean ere gerta daiteke.
  • Jangalearen gehikuntza. Glukosa erabili ezin denez , zelulek energia eskatzen dute eta bere diabetesa tratatzen ari ez den pertsona saiatzen da jateko elikagai kantitatea handituz hura konpentsatzeko.
  • Nekea eta galera sendoa. Diabetesa tratatzen ari ez den pertsona nahiz eta gehiago jan, bere zelulek ez dute energia nahikorik, eta horren ondorioz energien erreserba mobilizatu egiten dira, beraz gaixoak argaltzen du eta nekatzen da.

Diabetes  mota 1-en tratamendua:

Medikuak diabetes mota 1-entzako tratamendu pertsonalizatua aginduko du, baina denbora pasa ahala , eta pertsonak diabetesaren inguruan kontrol handiagoa lortzearen poderioz, autonomia handiagoa izango du erabakiak hartzerakoan. Nolanahi ere, paziente hauek beti behar izango dute eguneko gluzemiaanalisiak egitea eta intsulina, gutxienez eguneko hiru aldiz injektatzea. Une bakoitzean behar diren intsulina kantitateak aldagaiak dira, dieta, ariketa fisikoa edo pisuaren arabera.

Intsulinak gorputzak ekoizten duen hormona bat da, eta hau ziztatuz gero bere funtzioak betetzen ditu, ez gaixo baten gorputzean gertazten den moduan: funtsezko funtzioa elikagaietatik datorren azukrea zelulen barruan sartzea, eta azukre ugari  odalean mantentzea ekiditzea da.

Diabetes mota 1-eko ohiko zailtasunak:

Gaixotasun honen zailtasunik ohikoenak hipogluzemia (odoleko azukrea maila azpitik jeistea) eta hiperglucemia (maila goitik egotea) dira

  • HIPOGLUZEMIA: Prozesu zuzentzeko erraza, baina presako neurriak behar dituena ere da. Zeintzuk diren hipogluzemiaren sintoma posibleak jakitea garrantzitsua da, eta hurrengoetako edozienak izan ahal izango liratekeen:  :
    • nekea edo gainbehera
    • loak hartzea
    • gosea
    • buruko mina
    • gehiegizko izerdia eta azal hotza
    • agresibitatea, amorrualdiak edo haserreak edo bat-bateko umore txarra
    • zurbiltasuna edo buruko nahasketa
    • dardarak, takikardia

Gerta daiteke , hipogluzemia zorrotza bada, ezaguera –galera izatea.

Aurreko  edozein sintomen aurrean, gluzemia bat egin behar da eta 60 mg/dl. beherakoa bada eta pazientea kontziente dago, berehala hartu behar du ZUKUA, AZUKREA, GLUCOSPORT-a,  COCA-COLA  ARRUNTA (azukreduna), JOGURTA AZUKREAREKIN. … Glukometro bat hurbil ez izatekotan eta hipogluzemia susmatzekotan: hipogluzemia egongo balitz bezala jokatu.

Ezaguera-galera egotekotan:

    • Ahotik ezer ez eman.
    • Glucagón  TXERTATU
    • 112ari deitu
  • HIPERGLUCEMIA: Kasu honek  ez du presa handiko  jokaera eskatzen baina beharrezkoa da ere, odoleko azukre maila intsulinaren bitartez jeisten saiatzea , 2 ordu baino gutxiago jateko faltatzekotan, orduan, intsulinaren pauta aldatu behar izango da jan aurretik odoleko azukrearen arabera.

Hipergluzemiak aurkeztu ditzaken sintomak honakoak dira:

  • edo egarri bizia,
  • edo maiztasun gehiagorekin txiza egiteko beharra
  • edo nekea. …

Informazioa gehiagotarako.

Comments are closed.