Home » Artículos » Diabetes-dun umeentzako udalekuak

Diabetes-dun umeentzako udalekuak

Urtero bezala, elkarteko 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilak, Entrambasaguas-eko “Albergue Max”-era joan dira. Aurten, ekainaren 28tik uztailaren 4ra izan dira Udalekuak.

Bertan, hainbat ekintza dibertigarri egin dituzte: esku-lanak, igerilekura joan, gymkanak, kirol-jolasak, etb. Eta noski, Diabetes-ari buruz ikasteko tailer interesgarri batzuk ere. Baina, beti bezala, gehien gustatzen zaiena, irteerak egitea da. Aurten, bi leku zoragarri bisitatzeko aukera izan dute. Egun baten Cabarceno, bertan animaliak bisitatu eta jirafen ukuiluetara sartu ziren. Beste egun baten, “El Soplao”-ko kobazuloetara joan ziren. Leku zoragarri polita iruditu zitzaien.

Azkenik, Asvidia-tik, begirale eta mediku-taldeei haien ahalegina eta lana eskertu nahi diegu.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *