Home » Zu eta diabetesa » Diabetes Mellitus 2.mota

Diabetes Mellitus 2.mota

Diabetes mellitus 2. motak, diabetes mota guztien % 85-90-a irudikatzen du.

Diabetes mota hau agertzen da, organismoak ez duenean behar beste intsulina produzitzen gorputzeko azukre maila egokia egonkor mantentzeko. Kasuen arabera, medikuek elikadura osasungarria soilik agintzen du edota ahozko botikak edo intsulina beharrezkoa den kasuetan.

Gehienetan, 2 mota hau 30 urteetatik gorako pertsonetan edo helduetan ematen da nahiz eta gazteagoetan ere eman daiteken. Hura pairatzearen aukera handitzen da adinarekin, sedentarismoarekin eta gizentasunarekin. Askotan ustekabeko eran diagnostikatzen da (adibidez, berrikuste medikoan), lehen urteetan zehar, gluzemia apur bat altu dagoelako eta sintoma argirik ez da agertzen. Sintoma argirik ez egoteak eragiten du pertsona asko diagnostikatzea jada zailtasun kronikoak dituztenean. Giltzurrun, oin edo sistema kardiobaskularrean arazoak dituztenean. Diabetes mellitus 2. Mota sufritzen duten pertsonen erdia diagnostikatu gabe daudela kalkulatzen da. Ezinbestekoa da ezagutzen ez den ratioa hobetzea, ezagutzen ez dena ezin daitekeelako kontrolatu eta zauriek aurrera egiten dute.

Kasu bakoitza mundu bat da eta medikua izango da aukeratuko duena zein izan behar duen tratamendua paziente bakoitzarentzat. Hala ere, orokorrean, gaixotasunaren hasieratik (ez da nahitaez diagnostikoko unearekin bat etorri behar, lehenago esan dugun bezala) lehen urteetan, tratamendua izan daiteke gehiegizko pisua badago, argaltzeko gomendioarekin, elikadura egokiarekin eta kirola eginez erregulartasunarekin. Batzuetan, tratamendu honi ahozko antidiabetikoekin laguntzen zaio, eta beste batzuetan, denbora igaro ahala, intsulina injektatzea beharrezkoa izan daiteke.

Diabetesa duen pertsona bat, ikusi behar da eta besteek ikus behar dute, bizitza pertsonal, sozial eta familiar erabat arrunta eraman dezakeen pertsona bat bezala. Pertsona guztiek bezala, diabetesa duen pertsonak elikadurarekin kontu handia izan behar du, sedentarismoa eta gehiegizko pisua saihesten saiatu behar da baina diabetesa ez duen pertsonaren kasuan, erabaki hauek aukerak diren heinean, diabetesa duten pertsonen kasuan, zailtasun larriak pairatu nahi ez badituzte, haien egin beharra izan beharko du.

Azkenik, komeni da gogoraraztea diabetes mellitu 2. mota taldean kontrolatzen den arazoa dela: mediku, erizain eta diabetesa duen pertsona. Hala ere garrantzitsuena, diabetesa duen pertsonak borondatea eta zaintzeko erabakia izan ditzala eta, bakarrik horrela, bere gaixotasunaren kontrolean inplikatuko da eta ardura-gabeziak sortarazten dituen zeharkako efektuak saihestuko ditu.

Informazio gehiago duzun heinean diabetesari eta bere tratamenduari buruz erabaki hobeak hartu ahal izango dituzu.

Elkar zaitez

Informazio gehiagotarako

Comments are closed.