Home » Artículos » Diabetes-dun gazteentzako bizikidetza Madrilen

Diabetes-dun gazteentzako bizikidetza Madrilen

Pasa den uztailean, Asvidiako 15 eta 17 urte bitarteko 18 gazte, Madrilera bidaiatu zuten, bertan aste dibertigarria pasatzera.

Madrilen, hainbat ekintza egiteko aukera izan zuten. Kultur arloan, bertako toki interesgarri eta historikoki garrantzitsuenak ezagutu zituzten. Baina, ez pentsa bakarrik ezagutu zutela Madrilgo aurpegi hori. Beste toki desberdinetara joan ziren: Faunia, Warner Parkea, etb.

Guzti hau eginda ere, ez zuten ahaztu bere helburu nagusia, Diabetes-arekin batera, edozein gauza egiteko kapazak direla ikastea, beti ere, kontrol on bat eramanez.

Asvidia-tik, eskerrak eman nahi diegu parte-hartu zuten 18 neska-mutil hauei. haien portaera ezin hobea dela eta, posible izan delako bidai hau errealitate bihurtzea. Baita ere, eskerrik asko, haiekin batera bidaiatu zuten begirale eta mediku taldeari.

Azkenik, ezin dugu ahaztu “La Caixa”-ren laguntzari esker posible izan dela proiektu hau martxan jartzea, beraz, zuei ere,

ESKERRIK ASKO!!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *