Home » Ezagutu gaitzazu » Zergatik elkarkidetu? » Bazkide-Iritziak

Bazkide-Iritziak

Diabetesarekin  debutatzen  duzunean, gaixotasunari buruz oso ondo informatuta egotea garrantzitsua da: nola eragiten digun, eta zein diren bizitza osasungarria fisikoki eta emozionalki eramateko erabil ditzakegun erremintak. Alde batetik, nahi dugu etorkizuneko osasun zailtasunak saihesten dizkigun diabetesaren kontrol ona izatea eta, bestetik, ahalik eta bizimodu arruntena eramatea, gure garapen pertsionalaren nahiak gaixotasunarengatik mugatuta ez ikusteko moduan. .

Irakaskuntza, gainbegiratzea eta gure  medikuen laguntza funtsezko eta guztiz beharrezkoa da baina, gainera, erreminta gehigarriak ukan ditzakegu kontrol handiagorako eta gaixotasuneko, baita gure bizitzaren alderdi desberdinetako jokaera jarraibideetako ezaguerarako ere.

Pertsonalki, nik izena eman nuen hainbat urte debuta egin ondoren Bizkaiko Diabete Elkartean, eta esperientzia guztiz gogobetekoa izan da. Harrezkero, jo dudan hainbat  mintegietara  eta hainbat bizikidetasunetara  agertoki desberdinetan Diabetesa erabiltzea ikasi dut : kirola, bidaiak, eta abar

Kirolaren gaineko mintegiek nahiko animatu ninduten eta konfiantza gehiago eman zidaten hura praktikatzeko eta beraren eskaera areagotzen ari izateko. Gainera, ezaguera-trukeagatik eta beste bazkide batzuekiko esperientziengatik, ikasi dut diabetesa egoera desberdinetan, jada lehenago beste pertsona batzuek egin dutela esker, erabiltzea. Azkenik, elkartean duzu beste pertsona batzuk ezagutzeko eta adiskidetasun berriak aurkitzeko posibilitatea. Nik jende zoragarria ezagutu dut. Horrengatik soilik jada, diabetesarekin edo diabetesik gabe, elkartzea gomendatzen dut.

3405 zenbakia bazkidea

Comments are closed.